Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ARIBE

Udaletxea:

  • Bulegoaren ordutegia: Asteazkenak 9:00etatik 15:00etara.
  • Helbidea: Santa Maria Kalea 18 p.k.31671 Aribe (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 76 41 87
  • Fax: 948 76 41 87
  • E-posta:aytoaribe@terra.es
Alkatea:
Teodoro Barrio Laurez – Independientea
Zinegotziak:
Maria Nieves Redin Goicoa (Lehengo Alkarteorde) – Independientea
Idazkaria:
Juan Torres Zalba

Geografia:

Aribe Nafarroako Ekialdeko Pirinioak dituen txoko ederrenetako batean dago, Aezkoa ibarrean. Iratiko Oihanak ospea eman dio bailarari izeiez eta pagoez osaturiko beren baso bukaezinengatik. Aribe ibarreko erdigune geografikoa eta errepideen lotunea da.

701 metroko altitudean dago. Probintziako hiriburutik, Iruñetik, 45 minutura dago eta Orreagatik 10 minutura. Irati ibaiak (kilometro batzuk gorago jaiotzen da, aipatu Iratiko Oihanean hain zuzen ere) herria zeharkatzen du.

Pirinioko klima sub-mediterranearra du. Horko tenperaturak epelak dira udan eta hotzak neguan. Ohikoa da elurra egitea, eta horregatik, mendialdeko beste herriren antzera, maiz zuri ikusi ahal dugu herria eta ingurua.

Natura:

Naturak bi opari egin dizkio Ariberi: Irati ibaia eta 1.000 hektarea baino gehiago duen basoa, haritzez eta pagoez osaturikoa, ibiltzeko eta inguruaz disfrutatzeko aukera ematen duena.

Bi elemetu horiek animali zein landare biodibertsitatea bermatzen dute; izan ere, faunaren artean, besteak beste, honako animaliak ikusi ahal dugu: orkatzak, basurdeak, oreinak, basakatuak, urtxintxak, sai arreak, miruak, ugatzak eta abar. Landareei dagokienez, honakoak dira zablduenak: hurritzak, gaztainondoak, sahatsak, izeiak, eta astigarrak.

Udako berde amaigabeak bisitariak liluratuko ditu; baina, neurri berean ere, udazkeneko okreek eta gorrixkek edo neguko paisaia zuri hanpatu eta atseginak. Kolore horiei guztiei haraneko bertikaltasuna eta paisaia aberastasuna gaineaatu behar zaizkie.

Seinaliztatutako ibilbide batzuk prestaturik daude mendialdeko naturan murgildu, sakondu eta bertako soinu eta koloreekin disfrutatu nahi duenarentzat. Gainera, adin guztientzako dira.

Historia:

Aribeko historia zahar-zaharra da, historiaurrean galtzen da.

Kristo aurreko 8000. urte aldera gizakia Ariben bizi zen, Aitzpeko edo “errotako” haitzuloan aurkitutako emakumezko baten gorpuzkiak adierazten duen bezala. Gorpuzki hori osorik aurkitu zen eta Nafarroako zaharrena da.

Meatzaritzako jarduerak garrantzia izan zuen (merkurio meategi zaharrak oraindik bisitatzeko moduan daude). Lehengo txipateroek (Aribekoak izen horrekin ezagutzen dira) antzina-antzina ikasi zuten metalak eraldatzen; baina, gutxi gehiago dakigu erromatarrek “Saltus Vasconum” (erliebe malkartsua duelako eta bertako biztanleen ustezko atzerapen eta basakeriarengatik) deitu zuten lurralde honi buruz.

Erromatar Inperioa erori eta bisigodoak eta musulmanak ailegatu ondoren, txipateroek parte hartu zuten gure historian gertatutako gatazka ezagunenetako batean, Orreagakoan hain zuzen ere. 778. urtean izan zen, eta bertan hil zen Roldan, Carlomagnoren gizona, Erdi Aroko koblakariek beren koplekin hilezkortu zuten hura.

Erdi Aroan Iturrialdeko ur sendagarriek ospe handi hartu zuten. Orduan eraiki zen Irati ibaiaren gainean oraindik zutik dirauen zubi erromanikoa, Aribeko ezaugarririk nabarmenena bilakatu dena.

Ordutik orain arte, Aribek mantendu ditu nortasuna ematen dizkioten ezaugarriak, mendialdeko beste herriekin konpartitzen dituenak, nekazaritza, abeltzaintza eta baso eta baliabide naturalen ustiapenari lotuak daudenak. Historian zehar gertatutakoaren eragina jasan behar izan du, onerako batzuetan, eta txarrerako beste batzuetan, herria behin baino gehiagotan erasotu delako. Horrekin lotutako pasadizoek arrastoa utzi dute etxeetako silarrietako arkuetan; izan ere, asko hautsita daude XVII., XVIII eta XIX. mendeetako gudetan izandako eraso eta suteen ondorioz.

Artea:

Ariben artea etxeen egitura eta itxuran adierazten da. Etxe asko XVIII. mendekoak dira, eta historiak eta bertako jendeak emandako kutsu zahar eta paregabea gordetzen dute.

Baina, horretaz gain, honakoa ikus daiteke: herriaren inguruko natura paregabea, zubi erromanikoa (erromatarren garaikoa izan daiteke), San Joakim ermita, Domentxeineko garaia eta XIX. mendearen hasierako ur-errota. Guztia bisitariaren gogoan geldituko da, ziur.

Festak:

Aribek ohitura eta jaiei eusten die. Guztien artean aipatzekoak dira patroiaren omenez egiten diren jaiak eta Orreagako erromeria.

Aribeko jaiak irailaren bigarren igandean ospatzen dira Garbikundearen Ama Birjinaren omenez. Jaietako giroa alaia eta aparta da beti.

Orreagako Ama Birjinarenganako erromeria urtero egiten da, maiatzaren 1ean. Hara joateko bailarako haurrek, gazteek eta alkateek arbasoen arropa tradizionala janzten dute.

Maiatzean ere San Joakim ermitako erromeria egiten da.

Gastronomia:

Mendialdeko ohiko plater eta jakiak.